Bisita gidatua: Gotikoaren altxorra Deban

Noiz
Non

Santa Maria eliza

Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu.

  • Iraupena: 01:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Hizkuntza: bisita erdaraz izango da
  • Prezioa: 8,00 euro (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 euro)
  • Irteera puntua: Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)

Erreserbak egiteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.