Tradizio bizia: Sagardoa eta euskal baserria

Noiz 2013/09/28
11:30 - 12:30
Non Txindurri-Iturri landa etxea (Mardari auzoa)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Debabarreneko esperientzia turistikoen programa

Sagardo ezberdinak dastatuko dituzu eta, edan bakarrik ez, jateko aukera ere izango duzu, txorizoa sagardo erara. Gainera, sagardoa kortxoztatzen eta botilaratzen ikasiko duzu.

Adin guztietara egokitua, txikientzako mostoa egongo da eta txorizoak gluten gabekoak.

Bisita amaitutakoan, sagardotegiko menua dastatu nahi izanez gero, aldez aurretik esanda egiteko aukera legoke.

  • Salneurria: Nagusiak 25,00 € / 12 urtetik beherakoak  10,00 €
  • Plaza-kopurua: 15
  • Izenematea: 945 010 949 (Geobidaiak)