Bisita gidatua: gotikoaren altxorra Deban
Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)
943192452
Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu.
Prezioa: 10 euro (12 urtetik beherakoentzat: 6 euro)
- Abuztuak 21: Cuarteto Aralar "Cuarteto 3D"
- Abuztuak 28: Jone Martinez sopranoa eta Itxaso Sainz de la Maza pianojolea
Bisita gidatuak 17.00-18.30era izango dira eta ondoren 20.00etan egongo den kontzerturako plazak erreserbatuko dira bisitarientzat.
Erreserbak egiteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
Beste data bat edo neurrira egindako bisita bat eskatu nahi baduzu, bete formularioa.