Bisita gidatua: gotikoaren altxorra Deban

Noiz
Non

Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)

Kontaktuaren izena

Geoparkea

Kontaktuaren telefonoa

943192452

Hitzorduaren webgunea

Webgunea ikusi

Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu.

Prezioa: 10 euro (12 urtetik beherakoentzat: 6 euro)

    Bisita gidatuak 17.00-18.30era izango dira eta ondoren 20.00etan egongo den kontzerturako plazak erreserbatuko dira bisitarientzat.

  • Abuztuak 28: Jone Martinez sopranoa eta Itxaso Sainz de la Maza pianojolea

Erreserbak egiteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
Beste data bat edo neurrira egindako bisita bat eskatu nahi baduzu, bete formularioa.