Tradizio bizia: euskal pilota

Noiz 2013/10/20
12:30 - 19:00
Non Astelena pilotalekua (Eibar)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Debabarreneko esperientzia turistikoen programa

Murgildu zaitez euskal pilotaren munduan pelotari profesional baten eskutik eta ezagutu Astelena pilotalekua, euskal pilotaren katedrala. Aspe enpresako Jon Apezetxea pilotariak lagunduta pilotalekuko kantxara sartu ahal izango zara eta pilotaren munduko anekdota eta bitxikeriak ezagutuko dituzu, material ezberdinak probatu ahal izango dituzu (pilotak, pala...). Arratsalderako partidarako dena prestatzen duten bitartean, euskal menu tipikoa dastatzeko aukera izango duzu tradizio handiko Eibarko Chalcha jatetxean. Ondoren pilota partidu profesional bat ikusiko duzu eta partidua amaitzean pilotariak agurtzeko aukera izango duzu.

  • Elkartze gunea: Eibarko Udaletxea. Untzaga Plaza, 1. Eibar
  • Prezioa: 75€ (Bisita gidatua eta erakustaldia pilotari profesionalarekin, profesionalen partidurako sarrera  eta euskal-menu tipikoa)
  • Plaza mugatuak: 20
  • Erreserbak: 945 010 949 (Geobidaiak)