Debabarreneko Historiaurreko I. Jardunaldiak

Noiz 2018/11/08
2018/11/25
Non Deba
Harremanetarako Telefonoa 943191172
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Paleolitoa Debabarrenean

Azaroak 8, osteguna

  • 18:30ean: jardunaldien aurkezpena, Agirre jauregian.
  • 19:00etan: Praileaitz I kobazuloaren azken aurkikuntzak hitzaldia, Xabier Peñalver eta Sonia San Joseren eskutik (elebietan). Agirre jauregian.
  • 20:30ean: Debabarreneko lehen biztanleak aldi baterako erakusketaren ate irekiak. Debabarrena eta Geoparkean, Goi-Paleolito garaiari dagokionez, ondare arkeologikoaren aurkikuntza interesgarrienetakoen informazioa biltzen duen erakusketa. Bisita gidatua, Kultur Elkarteko Gela Berdean.

Azaroak 10, larunbata

  • 10:00etatik 13:30era: Praileaitzera bidaia txangoa, Xabier Peñalver eta Sonia San Jose arkeologoen gidaritzapean (elebietan). Izen-ematea beharrezkoa da: 943 19 11 72

Azaroak 14, asteazkena

  • 19:00etan: Azken ehiztariak eta lehenengo nekazariak Deba bailaran hitzaldia, Jesus Tapia arkeologoaren eskutik.
  • 20:00etan: Debabarreneko lehen biztanleak aldi baterako erakusketaren ate irekiak. Bisita gidatua, Kultur Elkarteko Gela Berdean.

Azaroak 17, larunbata: "Praileaitz Eguna"

  • 11:30etik 14:00etara: Paleo-tailerrak eta Debabarreneko lehen biztanleak erakusketarekin batera zenbait tailer eta erakustaldi eskainiko dira, Debanatura eta Hezurpaleoren eskutik, Foruen plazan eta Kultur Elkartean:
    • Harriaren lanketari eta sua egiteari buruzko tailerra-erakustaldia (familiak eta helduak).
    • Ehiza eta arrantza prehistorikoen tailerra-erakustaldia (7-12 urte bitarteko haurrak).
  • 16:30etik 18:00etara: Historiaurreko olinpiadak/Paleoabenturak, 7 urtetik gorakoentzat, Calbeton Zumardian.

Azaroak 18, igandea

  • 10:00etatik 13:30era: Ekainberrira bisita. Autobusa jarriko da bertara joateko, baina plazak mugatuak direnez aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. 943 19 11 72.

Azaroak 22, osteguna

  • 19:00etan: Arkeo-esploratzaileen abenturak Debabarrenetik hitzaldia, Juan Mari Arruabarrena Munibe Arkeologia Taldeko kidearen eskutik, euskaraz.

Azaroak 24, larunbata

  • Paleo-koben mendi-martxa. Izen-ematea: www.kirolprobak.com, azaroaren 18a baino lehen.

Azaroak 25, igandea

  • 16:30etik 17:45era: haurrentzako zinea.
    • Bazen behin gizakia. FICAB, Oiasso Museoa eta Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Festibala.
    • Duela 13 mila urte, 20'. Munibe Arkeologia Taldea, Azkoitiko Udala.
  • 18:00etan: helduentzako zinea.
    • Gizakien bilakaerari buruzko arkeologia zinea: El autentico Neanderthal. Zuzendaria: Ruth Omphalius. Produkzioa: ZDF German Television. Alemania, 2006, 49'. FICAB.
    • Aurkezpena eta hizketaldia: Joseba Rios, arkeologoa, Bilduma litikoetako zientzialari/kudeatzailea, CENIEH (Burgos). Neandertalak Euskal Herrian eta Deban.
  • 19:00etan: Debabarreneko lehen biztanleak erakusketara azken bisita gidatua eta Sua tailerra.