Desenkajonamendua

Noiz 2019/08/13
20:00 - 21:30
Non Zezen-plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

1948. urtetik San Roke jaietako zezenen desenkajonamendua Osioko ikuiluetan egin izan da, urte hartan hasi baitziren Nafarroatik zezenak kamioietan ekartzen. Osioko ikuiluetan ikusleentzako tokia mugatua denez, eta gero eta jende gehiagok ikusi nahi duen ekimena izanik, festa batzordeak zezenen desenkajonamendua zezen plazan egitea erabaki zuen 2017an.

Sarreren salmenta: udaletxe azpiko lehiatilan, 18:30etik aurrera.

Prezioa: 5€.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…