Ekain, 50.urteurrena

Noiz 2019/05/10
2019/06/09
Non Agirre jauregiko erakusketa gela
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Arte erakusketa

Debako Udalak erakusketa irekiko du Agirre jauregian maiatzaren 10ean, 19:00etan. Bertan, lehen aldiz Ekaingo margoak erreplikatzeko erabili zituzten kalko originalak erakutsiko dira, kobazuloan sartu ziren lehen ikerlariek egindakoak, hain zuzen ere. Erakusketa ekainaren 9ra arte doan bisitatu daiteke.

Erakusketaren aurkezpen ekitaldia

  • Maiatzak 10, ostirala, 19:00etan, Agirre jauregiko erakusketa gelan.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 18:00etatik 20:00etara.
  • Igandetan: 12:00etatik 14:00etara.