Europako Geoparkeen Astea

Noiz 2019/05/17
2019/05/25
Harremanetarako Izena Geoparkea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Lur azpiko mundu ezkutua

Egitaraua

Maiatzak 11, larunbata

  • Geolodia 2019: Mutrikuko ammonite erraldoiak. Izen-ematea itxita.

Maiatzak 17, ostirala

  • Naturaldia: 25 gai pil-pilean liburuaren aurkezpena (euskaraz) eta solasaldia (gaztelaniaz) Iñaki Aizpuru biologoaren eta Carlos de Hita naturaren soinuetan adituaren eskutik. 19:00etan, Zabiel jauregian, Mutriku.

Maiatzak 18, larunbata

  • Espeleologia irteera Ermittia bekoa kobazulora. 09:00etan, Debako Arakistain plazan (3 ordu). Izen-ematea: Debako turismo bulegoan (T.: 943 19 24 52).
  • Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 19, igandea

  • Mendi irteera: Geoparkeko Bira. 1.etapa: Saturraran - Olatz (09:00etatik 13:30era). Mijoa industrialdeko aparkalekuan (Mutriku). Izen-ematea: Mutrikuko turismo bulegoan (T.: 943 60 33 78). Itzulera autobusez; plaza mugatuak.
  • Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 21, asteartea

  • Tailerra: Urak eraman ez zuen paisaia, EHUren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Ume eta helduentzat. 18:00etatik 20:00etara, zumardiko kioskoan (Deba).

Maiatzak 22, asteazkena

  • GeoTalks: Zumaia eta dinosauroen desagerpenaren gakoa. Historiaren atzean dagoen istorioa. Zinema eta zientzia. El día que murió el mesozoico dokumentalaren emanaldia eta solasaldia (gaztelaniaz). Hizlariak: Jose Antonio Arz, Zaragozako Unibertsitateko paleontologoa eta K/T mugan aditua, eta Estibaliz Apellaniz, EHUko paleontologoa eta Zumaiako ikerketan aitzindaria. Moderatzailea: Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoa. 19:00etan, Aita Mari zineman, Zumaia.

Maiatzak 23, osteguna

  • Hitzaldia: Praileaitz I, Behe Paleolitiko azken aurkikuntzak (gaztelaniaz). Hizlaria: Xavier Peñalver, Aranzadiko ikertzailea. 19:00etan, Debako Kultur Elkartean.

Maiatzak 24, ostirala

  • Espeleologoa naiz marrazki lehiaketako sari banaketa. 18:00etan, Oxford aretoan, Zumaia.

Maiatzak 25, larunbata

  • Tailerra: Atera argazkiak naturari zure mugikorrarekin, Soraya Lopez eta Sonia Alvarezen eskutik (gaztelaniaz). 09:00etatik 19:00etara (bazkaltzeko tartea barne), Zumaiako Alondegian. Izen-ematea: ingurumena@geoparkea.com.
  • Irteera gidatua: Karsteko zaporeak (euskaraz). 11:00etatik 13:00era, Olatzen (Mutriku). Doan "karst19" kodea erabilita. Izen-ematea: www.geoparkea.eus.
  • Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzaren 10etik ekainaren 9ra

  • Arte erakusketa: Ekain, 50. urteurrena, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Debako Agirre jauregiko erakusketa gelan:
    • Asteartetik larunbatera: 18:00etatik 20:00etara.
    • Igandetan: 12:00etatik 14:00etara.

Geoparkeen Astearekin batera

  • Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan, Zumaia. Ordutegia: 10:00etatik 13:30era (asteartetik igandera).

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…