Hitzaldia: Oteiza 50 urte Deban

Noiz 2019/10/04
18:30 - 20:00
Non Kultur Elkartea
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 655726800
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019

Duela 50 urte, Debako Arte Esperimentalaren Eskola sortu zuen. Denbora laburrez iraun bazuen ere, emaitza emankorrak eta iraunkorrak izan zituen. Mikel Campok, Debako Arte Eskolako zuzendari ohiak, Eskola honen sorreraren eta ibilbidearen berri emango digu, baita gaur egungo Euskal historiarengan eta bereziki Debako herriarengan izan zuen eraginaren berri ere. Hezkuntzak Oteizaren pentsamenduan izan zuen eraginaz ere mintzatuko da, baita garai hartako egoera sozio-politikoari buruz eta Arte Eskola Deban kokatzearen baldintzei buruz. Eskolaren proiektuan parte hartu zuten pertsonen partehartzea ere izango dugu bertan. Ekimen honi buruzko informazio edo bitxikeriak elkarbanatu nahi dituzten Debako biztanleen elkarlana ere bilatzen du hitzaldi honek. 

Sarrera librea lekua bete arte. 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…