Hitzaldia: Zer ari da gertatzen Iruña-Veleian?

Noiz 2020/02/27
19:00 - 20:30
Non Burugorri aretoa (Itziar)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Juan Martin Elexpuru

2005 eta 2006an, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek zuzentzen zuten Lurmen taldeak 400 grafito "berezi" aurkitu zituen Iruña-Veleiako (Araba) aztarnategiko leku desberdinetan. Gehienek latinezko testuak zituzten, baina horietako berrogeita hamarretan euskarazko hitzak eta esaldiak agertzen ziren. Aurkikuntza oso inportantea zen Euskal Herriaren zein euskararen historiarentzat. Hasieran adituek ontzat eman zituzten, baina laster nagusitu ziren zalantzak eta EHUko irakaslez osatutako batzorde batek faltsutzat jo zituen 2008an. Arabako Aldundiak auzipetu egin zituen Lurmeneko bi arkeologo. Hurrengo bi urteetan, maila handiko adituek, gehienak atzerritarrak, hogei txosten egin zituzten benetakoak zirela aldarrikatuz. Lurmenek laborategiko froga fisiko-kimikoak eskatu ditu behin eta berriz, baina epaileak ez du onartu. Azkenik, 2020ko otsailean hasiko da arkeologoen kontrako epaiketa. Zazpi urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna eskatzen dute Eliseo Gilen aurka. 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…