Iturri Ondoan: Tonbola

Bizitza Tonbola bat da, ideia abiapuntu hartuta hasi ginen Tonbola eraikitzen. Nork esango zigun orduan, kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz... Nork esango zigun orduan, hitz horien egia kolokan gera zitekeenik? Europako muga guztiak gaindituko dituen kabaret poetikoa. Umorea eta salaketa. Absurdoa eta errealitate gordina. Koktel "esplosiboa".