Kantaka abesbatza

Noiz 2019/01/26
19:00 - 20:30
Non Itziarko santutegia
Harremanetarako Izena Itziarko Auzo Udala
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Emanaldia

2005ean jaio zen KANTAKA ABESBATZA Lazkaon, kultur bizitzari ekarpen garrantzitsua eginaz. Helduen abesbatza txikitik, poliki-poliki, hazten eta gorpuzten joan da taldea. 33 abeslariz osatuta dago gaur egun, eta hasierako herri izaera izatetik bailara izaera izatera pasa da, Goierriko hainbat herritako kidek osotzen baitute abesbatza.

Errepertorio zorrotz eta anitzaz lantzen ditu garai eta estilo ezberdinetako musika, nola obra profanoak hala erlijio izaerakoak ere. Gure folkloreari arreta berezia eskaintzen diote. Hainbat proiektutan murgilduta ibili da taldea eta geografia zabaleko emanaldietan egindako lan onak musika adituen kritika ezin hobea eta publikoaren txalo zaparradak jaso ditu.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…