Korrikaren 21.edizioa

Noiz 2019/03/30
2019/04/12
Non Deba
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egitaraua

Martxoak 30, larunbata

  • 10:00etan: pala txapelketa mistoa, Aldats pilotalekuan. Izena emateko: 688 663 744 (Amaia) / 685 755 074 (Ainitze).
  • 12:00etan: KORRIKAko material salmenta postua, plazako arkupetan.

Apirilak 5, ostirala

  • 20:00etan: Debako Musika Bandaren kalejira.
  • 22:00etan: kontzertu akustikoa, gaztetxean. Sara eta Julia.

Apirilak 6, larunbata

  • 12:00etan: KORRIKAko material salmenta postua, plazako arkupetan.
  • 14:00etan: Deba Klika! Argazki herrikoia, plaza zaharrean.
  • 19:00etan: Senzala taldearen Capoeira erakustaldia, Foruen plazan.
  • 19:30ean: bertso-triki poteoa, herriko kaleetan zehar. Debako trikitilariak; Manex Astigarraga - Antton Aizpurua bertsolariak.

Apirilak 7, igandea

  • 17:00etatik aurrera: umeentzat ipuin kontaketak, Agirre jauregiko ispiluen gelan. 

Apirilak 11, osteguna

  • 15:00etan: korrika txikia, ikastetxetik plazara.
  • 16:00etan: umeentzako txokolatada, Foruen plazan, Zubi guraso elkartearen eskutik.
  • 19:00etan: Kalez kale txistulari taldearen kalejira.
  • 19:30ean: Ke toke el de alau txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 20:00etan: Kalean Kantuz, herriko kaleetan zehar.

Apirilak 12, ostirala

  • 06:20an: BADATOR KORRIKA! Kalbariotik behera Mendarora bidean. Debako eragileen kilometroak herri erdigunetik urrun daudenez, korrikalariak bertara gerturatzeko kotxeak antolatuko dira. Kotxeetan izena emateko: martxoak 30 eta apirilak 6, 12:00etatik aurrera, plazako arkupeetan jarriko den postuan edo deba@korrika.eus helbide elektronikora idatziz.  *Kotxeak eramateko bolondresak ere behar dira, izena eman!