Atzerkia: Matriuska

Noiz 2020/07/03
22:00 - 23:30
Non Euskal Jolas pilotalekuan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hizkuntza: euskara

"Donostiako Poltsikoko Antzerkian" saritua.

Taldeak: Ttak teatroa + Kamikaz kolektiboa.

Aktoreak: Iraia Elias, Amancay Gaztañaga.

SINOPSIA: bi zientzilari ikerkuntza batean murgildurik. Saonera iristeko beharrak, ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.

GAIA: bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi, informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentitu egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beha- rraz hitz egiten du antzezlanak. Umore biziaz ahal- duntze bidaia indartsu baten parte izango da ikuslea.

Oharrak: edukiera betetakoan itxi egingo da atea. Kontuan hartu COVID-19a dela eta ezarritako jarraibideak.