"Neretik" bertso-emanaldia

Noiz 2019/03/22
22:00 - 23:30
Non Kultur Elkartea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Andoni Egaña & Jon Ostolaza

Andoni Egañak dioen moduan:

- "Aspaldian nuen asmoa nik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendaurrean aurkeztekoa. Bertso-paperekin bada arazo bat gaur egun: sorta bikainak egiten dira, lehiaketara aurkezten eta ... nekez sozializatzen dira. Ez dute bertso-paperek duela mende bat edo laurogei urte zuten funtzio informatibo eta ludikorik betetzen. Horregatik, jendaurrean bertso-paperen emanaldiak egitea da irtenbide bat".

Kasu honetan, bertso-sorta guztiak bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak izatea proposatzen du.