Raku tailerra, Endoian

Noiz 2019/06/27
17:00 - 20:00
Non Endoia
Harremanetarako Izena Itziarko Auzo Udala
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Egosketarako piezak egingo ditugu bi motako buztinaz

Raku delakoa zeramika tradizionalean ontziak egosteko teknika bat da. Ekialde urrunean sortu zen XVI. mendean. Japonian, bakoitzak bere ontzia egiten zuen te zeremonian tea hartzeko. Gaur egun munduan zehar hedaturik dago Rakua. Buztin errefraktarioa erabiltzen da, eta batez ere katiluak egiten dira; piezak lehortu ondoren esmalte edo oxido metalikoz margotzen dira. Labean sartzen dira egosteko, 900º inguruan, gori-gori daudela ateratzen dira, eta berehala zerrautsez edo hosto lehorrekin estaltzen dira, kea sortuz. Giro oxidantetik erreduktorera pasatzen dira piezak, karbonizazioa lortuz, aldaketa horretan koloreak zeharo aldatzen dira, metal distiratsu itxura hartuz. Prozesua amaitzeko piezak hoztu egiten dira, tenperatura aldaketarekin esmaltea pitzatu egiten da, efektuak erepika ezinak dira. Naturaren lau elementuk hartzen dute parte prozesuan: lurrak, aireak, urak eta suak.

  • Plaza mugatuak. Izen-ematea: 645714633 (Arantza).
  • Adina:
    • 1. eta 2.egunak: 8 urtetik gora (14 urtera arte, helduen laguntzaz).
    • 3.eguna: 14 urtetik gora (txikiagoak ikusmiran).
  • Matrikula: 10€ (14 urtetik beherakoek debalde).
  • Irakaslea: Keixeta (Arroa, 1963). Gaztetatik erakutsi zuen arterako zaletasuna. 70eko hamarkadaren bukaeran ezagutu zuen buztingintza Marino Plazaren eskutik. EHn eta espainiar estatuan hainbat erakusketa egin ditu, eta sari ugari jaso. Zumaian sortu zuen zeramika tailerra duela urte batzuk, eta bertan da irakasle. Zarauzko Artezaleak elkartean ere ematen ditu ikastaroak.

Hiru eguneko tailerra, Endoian:

  1. Ekainak 27, osteguna: 17:00etatik 20:00etara. Egosketarako piezak egingo ditugu bi motako buztinaz.
  2. Uztailak 4, osteguna: 17:00etatik 20:00etara. Piezak egosi ondoren esmaltatuko ditugu, bereziki.
  3. Uztailak 13, larunbata: 10:00etatik 19:00etara (tartean bazkaria). Raku egosketa egun guztian zehar, labe desberdinetan.