Uda Kirol programa

Noiz
Non

Debako hondartzako inguruak

Uztailaren 17tik 21a bitarte, Uda Kirol programan eskaintzen den Multijarduera ekintzan, izena emateko aukera dago oraindik. Arratsaldeko 17:00 – 18:30 egiten da, astelehenetik ostiralera. Egunero, kirol ezberdinak probatzeko aukera dago, besteak beste, Kayak, arrauna surfa, surfskate, body board, ginkanak, jolasak etab. Prezioak: Debatarrentzat 40 euro eta besteentzat 60 euro. Interesa dutenak izena eman dezakete turismo bulegoan. Uda Kiroleko beste jardueretan izena emateko aukera ere badago, Turismo Bulegoan informazio gehiago.