200 etxebizitza eta saltoki txiki baino gehiagok parte hartu ahal izango dute TEK Deba-Itziar energia-komunitatean
2026ko apirilaren 17aTokiko energia komunitatean parte hartzen duten pertsonek energia berriztagarriaren onura izango dute instalazioak edo obrak egin beharrik gabe, eta %25era arteko aurrezkia lortu ahal izango dute euren faktura elektrikoan. Izena-emateko bisitatu ondorengo esteka: https://labur.eus/l1wupt06 Alazne Txurruka, Debako Alkatea: "Proiektu hau eredu energetiko bidezkoago, jasangarriago eta hurbilago baten aldeko apustu sendoa da. Gure estrategiaren funtsezko ekimenetako bat da karbono aztarna murrizteko, debarren ongizatea zainduz. Tokiko etorkizun energetiko bidezko eta ingurumenarekiko errespetuzko batekin konprometituta gaude".
TEK Deba-Itziar energia komunitateak izena emateko epea ireki du Debako eta Itziarko etxebizitza eta merkataritza txikientzat, udalerriak eredu energetiko jasangarriago, tokiko eta parte hartzaileago baten aldeko konpromisoa indartzen duen ekimen batean.
Debako Udalaren bultzadari eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako lankidetzari esker (instalazioa berak jarri du eta), herritarrek parte hartu ahal izango dute tokiko energia komunitate honetan, zeinak energia berriztagarria (km 0) ekoiztuko duen Luzaro Ikastetxeko estalkian kokatutako instalazio fotovoltaiko baten bidez. Instalazioak 286 panel fotovoltaiko izango ditu, eta guztira 128 kWp-ko potentzia izango du, parte hartzaileei energia garbi eta gertukoarekin hornitzeko aukera emanez.
Horrez gain, Debako Udalak aurreikusi du sortzen den energiaren zati bat ahulenean dauden familiei bideratzea, proiektuaren izaera soziala eta inklusiboa indartuz. Parte hartzaileek energia berriztagarri hau lortu ahal izango dute beren instalazioak egin beharrik izan gabe, eta horrek zuzenean aurrezkiak ekarriko dizkie euren faktura elektrikoetan.
"Proiektu hau eredu energetiko bidezkoago, jasangarriago eta tokikoago baten aldeko apustu irmo bat da. Gobernu taldeak lanean dihardu Debako auzokideei eta merkataritza txikiei energia garbi eta berriztagarria eskuratzeko aukera emateko, inolako kostu ekonomikorik edo inbertsio gehigarririk gabe. Horrez gain, familiek eredu honetan duten parte-hartzeari esker, elkartasunaren eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa berresten dugu, herri bidezkoago eta erresilienteago baten oinarri diren bi zutabe", adierazi du Alazne Txurruka alkateak.
Proiektu hau tokiko energia komunitateetan oinarritzen da, non herritarrek eta merkataritza txikiek lankidetzan diharduten energia berriztagarria modu partekatuan ekoizteko eta kontsumitzeko, inguruan onura ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak sortuz.
Proiektu hau bultzatzen duten berrikuntza nagusietako bat azken aldian egindako araudi eguneraketa da, zeinaren bidez kolektibo autokontsumoan parte hartzeko erradioa 2 kilometrotik 5 kilometroetara handitzen den. Aldaketa horrek Deba eta Itziar inguruko auzokide eta merkataritza gehiagok parte hartu ahal izatea eta sortutako energiaren onurak jasotzea ahalbidetzen du.
Izena emateko prozesua izen-emate ordenaren arabera egingo da, leku mugatuak direlako. Era berean, proiektua herritarrei gerturatzea eta zalantzak argitzea helburu, laster informazio-saioak egingo dira, non komunitate energetikoaren funtzionamendua, onurak eta parte-hartze prozesua xehetasunez azalduko diren.
Hona hemen informazio-saioen datak:
Deba, apirilak 22, Kultur Elkartean,19:00etan
Itziar, apirilak 28, Burugorriko aretoan, 18:30etan
TEK Deba-Itziar komunitate energetikoak eredu energetiko jasangarriago batera jotzen lagunduko du, isurpenak murriztuz, energia berriztagarriaren erabilera bultzatuz eta energia burujabetza lokalaren indartzea lortuz. Informazio gehiagorako, interesatuek proiektuaren webgunea kontsulta dezakete proiektuaren webgunea edo doan deitu dezakete 900 859 695 zenbakira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.
Izena emateko bisitatu ondorengo esteka: https://labur.eus/l1wupt06. Epea zabalik dago maiatzarem 30a bitartean.