2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa

2017ko ekainaren 14a2017ko San Roke jaietako kartel lehiaketa

Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke Jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du ondorengo oinarriekin:

1.- Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake

2.- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke

3.- Kartelek, nahitaez argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren aurkezleak izango du erantzukizun osoa baldintza hori ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean

4.- Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira: 450mm zabal x 680 mm altu

5.- Lehiaketara aurkeztuko diren kartelez, nahitaez

ABUZTUAK 14-18

2017ko SAN ROKE JAIAK. DEBA

izenburua eraman beharko dute

6.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:

  • Jaiotze data, NANa eta herria
  • Helbidea eta telefonoa

7.- Lanak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 15etik 20ra.

8.- Lanak helbide honetara bidali beharko dira:

Debako udala - Kultura Saila

Portu kalea 1

20820 DEBA

9.- Epaimahaia Debako Udalak izendatuko du

10.- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 500€ jasoko ditu

11.- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimahaiak bere erabakia emateko ondorengo hilabetean jasoko dira. Epe hori igarotakoan lanak ez baldin badira jaso, egileak  kartelak Debako Udalaren esku uzten dituela ulertuko da.

12.- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanez 3ez balute behar adinako kalitaterik edo baliorik

13.- Saria san Roke jaietako programaren aurkezpenean emango zaio irabazlearen egileari

14.- Saritutako lana Debako Udalaren jabetzarako geldituko da eta hark San Roke Jaien garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio.

15.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

16.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du

17.- Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta hoien erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo

 

 

2017ko EKAINA