2018-2022 Euskararen Erabilera Plana ahobatez onartu du Udalak

2019/02/12
Euskara Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.

2019ko urtarrilaren 31n egindako ohiko bilkuran, Debako Udalbatzak ahobatez onartu zuen Debako Udaleko 2018-2022 plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

Dokumentuak euskarazko jardunak Udalean zer toki duen, eta hori hobetzeko zer pauso eman behar diren azaltzen du. Izan ere, plangintzaldian Udalak bere egingo dituen neurri orokorrak zehazten ditu. Horretarako, ezinbestekoa da egungo egoera zein den jakitea; hau da, Udalaren hizkuntza erabileraren diagnostikoa egitea. Horrez gain, UEMAren irizpideak jasotzen dira bertan, haiek baitira erreferentzia ibilbide guztian.  

Euskara Plan honen helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu beharreko ildo nagusiak markatzen ditu:

  1. Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzea, betiere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.
  2. Euskara beste admnistrazioekiko harremanetako hizkuntza izan dadin bermatzea.
  3. Euskara administrazio barneko lan hizkuntza izan dadin bermatzea.

Debako euskara teknikariak eta UEMAkoek elkarlanean egin dute plana, eta horretarako udal langileen eta ordezkarien parte-hartzea izan dute.

Osoko bilkurara eraman aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aldeko txostena jaso zuen. 2022 artean izango du balioa txosten honek, eta urtez urte kudeaketa plan bat egingo zaio.

Plana ezagutu nahi izanez gero, egin klik Euskararen erabilera normalizatzeko plana 2018-2022.