‘Aukerak Suspertzen’ programak boluntarioak behar ditu Debarako
2024ko otsailaren 15aEskolaz kanpoko laguntza eskaintzen duen Aukerak Suspertzen programak laguntza-taldeak indartzeko beharra du, horretarako, hezkuntza prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikasketak gauzatzen ari diren haur eta nerabeei erantzuna emateko boluntario bezala parte hartu nahi duen orori zuzendutako deialdia egin nahi dugu.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak sustatutako programak honek desabantaila sozialean dauden haur eta nerabeei eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzen die boluntario eta profesionalen bitartez tokiko sare komunitarioa aktibatuz. Laguntza eskolako lanak egitera, gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzara bideratuta dago.
Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek 688 765 405 telefono zenbakira deituz edo aukeraksuspertzen@agintzari.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz jar daitezke harremanetan.