‘Treba gurasoak’: Haur eta nerabeen emozioen bidelagun izateko hitzaldia
2023ko azaroaren 7aGurasoei zuzendutako hitzaldi hau azaroaren 15ean izango da, 18:00etan, Itziarko Buragorri-gainean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debako Udalarekin eta Gaztematikarekin elkarlanean, ‘Treba Saioak’ ekimena antolatu du Deban. Hitzaldiak ‘Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak’ du izenburu eta gurasoei dago zuzenduta; doakoa izango da, eta azaroaren 15ean izango da, 18:00etan, Buragorri gainan, Itziarren. Hitzaldia euskaraz izango da eta Donna Apellaniz trebatzaileak emango du.
Hitzaldi honen helburu nagusia da seme-alaben emozioek eguneroko bizitzan duten garrantzia azpimarratzea eta gurasoei tresna emozionalak ematea familia-ingurunean sor daitezkeen arazoei eta gatazkei aurre egiteko. Bertaratutakoek ondorengo informazioa jasoko dute:
- Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea
- Emozioak zer diren jakitea
- Emozioen funtzioak ezagutzea
- Emozioak kudeatzen ikastea
- Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea
- Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea
- Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea
- Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea
- Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea
- Haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea
Hitzaldiaren metodologia dinamikoa izango da, alderdi teorikoak eta egunerokoan bizi diren egoera praktikoak uztartuz. Horrela, esperientzia pertsonalarekiko lotura eta esparru emozionaleko lan sakonagoa ahalbidetuko dira. Ekimen honen helburua da familia harremanak sendotzea eta Debako etxeetan giro emozionalki osasungarria sustatzea. Hori dela eta, Debako Udalak dei egiten die interesa duten pertsona guztiei hitzordu honetara batzeko eta beren seme-alaben hazkuntzaren alderdi hori lantzeko.