“Deba 100 hitzetan” eta eskola ipuin eta ilustrazio lehiaketak badituzte irabazleak
2025ko maiatzaren 7aGerman Urtega eta Sebastián Manuel Barranco izan dira “Deba 100 hitzetan” lehiaketako lehen sarituak. Ipuin ilustratuen lehiaketak 6 irabazle desberdin izan ditu kategoriaren arabera banatuta eta ilustrazio lehiaketak, halaber, lau saridun izan ditu.
Joan den astelehenean, apirilak 29, “Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketaren eta ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sari-banaketa ospatu zen Deban, azken hau Luzaro ikastetxearekin lankidetzan. Bi lehiaketek herritarren eta ikasleen artean sormena, irakurketa eta udalerriarekiko lotura sustatzea dute helburu.
Literatura eta artea ospatzeko bi ekitaldi
Jardunaldiak bi ekitaldi izan zituen. Goizean, 11:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eskola-lehiaketako sari-banaketa egin zen, eta sarituek beren lanak aurkeztu zituzten, musikaz girotutako ekitaldi batean. Arratsaldean, 19:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, “Deba 100 hitzetan” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen, eta sarrera doakoa izan zen. Ekitaldian, irabazleek beren kontakizunak irakurri zituzten, eta epaimahaiak hitz batzuk eskaini zizkien parte-hartzaileei. Gainera, “Hitzen Bilduma” liburua aurkeztu zen, 2024ko edizioko lan sarituak jasotzen dituena.
“Deba 100 hitzetan” lehiaketako saridunak
“Deba 100 hitzetan” lehiaketaren 2025eko edizioan 63 kontakizun jaso ziren guztira; 25 euskaraz, horietatik 13 tokiko parte-hartzaileenak, eta 38 gaztelaniaz, Debako egileen 6 lanekin.
Euskarazko kategorian, Beasaingo German Urtega Garmendiak jaso zuen lehen saria (300 euro), Deba kirol anitzetan” lanarekin. Bigarren saria, 200 eurokoa, Hernaniko Iñigo Legorburu Arregiren “Trostan” lanarentzat izan zen. Gainera, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Jone Fernandez Iglesiasen “Sillarrizko begiak” lanak jaso zuen.
Gaztelaniazko kategorian, lehen saria, 300 eurokoa, “Frontón Euskal Jolas, Deba. Julio 1949” Sebastián Manuel Barranco Ledo Madrildarrak jaso zuen. Bigarren saria, 200 eurokoa, Gasteizko Vicente Arrizabalaga Loizagaren “Falta uno” lanarentzat izan zen. Azkenik, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Rafael Bravo Arrizabalagaren “El color de las camisas” lanak jaso zuen.
Ipuin eta ilustrazioen eskola-lehiaketako saridunak
Ipuin eta ilustrazio lehiaketak hurrengo ikasleak saritu zituen kategoria desberdinetan.
Ilustrazio modalitatean:
A mailan (HH5)
saria: June Unzetabarrenetxea Martinez
saria: Bruce Quispe Gutierrez
B mailan (LH1)
saria: Paule Sotelo
saria: Ekain Izagirre Olaziregi
D mailan (LH2)
saria Paule Aprea Irusta
saria: Aimar Ameztoy Stefanica
“Ipuin bihurtutako ilustrazio” modalitatean
E mailan (LH3)
saria: Altair Laguna Hermo
saria: Unai Pastor Aranberri
F mailan (LH4)
saria: Mark Díez García
Ane Iraolagoitia Subinas
“Ipuin librea” modalitatean
G mailan (LH5)
saira: Kattalin Sudupe Arrizabalaga
saria: Lea Bravo
H mailan (LH6)
saria: Maite Beitia Azkoitia
saria: June Lobo Eraña.
Sarietan jolas hezitzaileak, ipuinak, liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak sartu ziren, gazteen artean irakurketa eta sormena sustatzeko.