“Denon artean %60ra! Hobetzera goaz!” Herri galdeketa martxoaren 29an

2015ko martxoaren 24a“Denon artean %60ra! Hobetzera goaz!” Herri galdeketa martxoaren 29an

Azken bi hilabeteetan hondakinen inguruko partaidetza prozesua garatu da Deban. Helburu nagusia, Deban %60ko sailkatze tasa bermatuko duen bilketa sistema berria erabakitzea izan da. Prozesua herri galdeketarekin amaituko da.

Herri galdeketa martxoaren 29an egingo da, baina botoa lehenago eman nahi izanez gero, hona beste aukera bat: martxoaren 26an edo 27an, Debako udaletxean, 09:00-15:00 eta 17:00-20:00. Botoa Itziarren ematen dutenek ere, aukera izango dute, Debako udaletxean, ordutegi eta egun  horietan, aurretiko botoa emateko.

Kontuan izan, 16 urtetik gorakoek eman dezaketela botoa eta galdeketa loteslea izan dadin %25ak bozkatu behar duela.

Herri galdeketa hau martxoaren 29an izango da, eta honakoa galdegingo zaie herritarrei:

Aukera ezazu Debarako hondakinak biltzeko sistema / Elije el sistema para la recogida de residuos en Deba”.

  • A aukera: bilketa sistema mistoa

  • B aukera: txartel-txipdun edukiontzi bidezko sistema

Udalak herritar guztiak herri galdeketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, bi sistema hauetatik Debarentzat egokiena deritzotena aukeratu eta erabakiaren parte izan daitezen.

Ez daukagu dudarik oraingoan ere herritarrok ondo erantzungo dugula eta gure eskualdean aitzindari izateko ardura honi erantzuten jakingo dugula. DEBAko hondakinak biltzeko modu eraginkorrena erabakitzeko aukera eta behar honetan zu parte izatea da gure asmo benetakoa.

 Aukeratu dezagun guztion artean Debarentzat eta herritarrontzat hondakinak biltzeko egokiena iruditzen zaigun sistema.

Bozkatu eta ERABAKI!