“San Roke Dantzan” kartela iragarriko du Debako festak

2023ko uztailaren 26a“San Roke Dantzan” kartela iragarriko du Debako festak

Festak iragarriko duten kartelak aurkezteko epea amaituta. Guztira 8 lan aurkeztu ziren. Epaimahaiak, lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean aukeratu zituen jendaurrean erakutsiko zirenak. Lan horien artetik atera da irabazlea, herritarrek erabaki dute beraien botoekin.

114 pertsona pasa dira Udaleko Osoko Bilkuratik beraien botoa emateko. 48 botorekin “San Roke Dantzan” kartela izan da irabazlea. Egilea, Pablo Turrillas Aranzeta da. Beste emaitzak hauek izan dira: “Bizipoza” 36 boto. “Gau eta Egun Dantzari” 22 boto eta “Mugarik Gabeko Dibertsioa, Berdintasun eta Errespetuan” 8 boto jaso ditu.