2020ko Begiradak ekitaldian parte hartzeko aukera zabalik dago

2020/01/14
BEGIRADAKen zazpigarren edizioa egingo da aurten. Diziplina desberdinetako herriko hainbat sortzaile (irudigile, testugile, dantzari, antzezle, musikari...) bildu, lanean jarri eta emaitza plazan erakutsiko da, ohikoa denez.

ITURRI ONDOAN programaren helburuetako bat, euskaraz egiten den kultura ezagutaraztea da; kanpoko jardueren bitartez baina baita bertakoekin antolatutakoen bidez ere. Arreta berezia jartzen da, ordea, euskaraz sortzeko prest dauden herritarrengan, kultura eta artea bitarteko hartuta, euskaraz harreman sare berriak jostea delako ITURRI ONDOANen beste helburu garrantzitsu bat. Eta programaren barruan, aurten zazpigarren urtez, antolatuko dugun BEGIRADAKek horixe egiten du: diziplina desberdinetako herriko hainbat sortzaile (irudigile, testugile, dantzari, antzezle, musikari...) bildu, lanean jarri eta emaitza plazan erakutsi.

Proiektura jende berria batzea gustatu izan zaigu beti. Horrexegatik egin nahi diegu deia modu batera edo bestera parte hartu nahi eta ezkutuan dauden herritarrei. Animatu eta parte hartu. Deitu edo idatzi, urtarrilaren 19rako, udaletxeko euskara zerbitzura: 688663744 edo euskara@deba.eus