2022ko Ordenantza Fiskalak onartu ditu udalbatzak aho batez

2021ko urriaren 1a2022ko Ordenantza Fiskalak onartu ditu udalbatzak aho batez

Atzo, irailak 30, egin zuen Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Garai honetan ohikoa denez, 2022ko ordenantza fiskalen gaia landu zen. Itziar Irizar alkateordeak eta Ogasun zinegotziak bilkuran adierazi zuenez, Ogasun batzordean landu eta adostu ondoren eraman dute gaia osoko bilkurara.