Uztailaren 1etik abuztuaren 10a bitarteko epean ordaindu behar da zabor-bilketaren zerga

2022ko ekainaren 22aUztailaren 1etik abuztuaren 10a bitarteko epean ordaindu behar da zabor-bilketaren zerga

Uztailaren 1etik abuztuaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2022ko 2. hiruilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo ekainaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko uztailaren 22an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira uztailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Uztailaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.