2026-2029ko uda sasoirako toldoak zozketa bidez esleitzeko izen ematea zabaldu du Debako Udalak

2026ko maiatzaren 21a2026-2029ko uda sasoirako toldoak zozketa bidez esleitzeko izen ematea zabaldu du Debako Udalak

Aurten 144 toldo zozketatuko dira Debako hondartzan, eta 18 urtetik gorako Europako edozein udalerritan bizi diren pertsona edo adingabe emantzipatuak egin dezakete eskaera. Berritasunen artean, izen-ematean 100 euroko fidantza ordaintzea derrigorrezkoa izango da. Toldoen prezioa lehen lerrokoentzat 245 eurokoa izango da eta egokitutakoen eta bigarren lerrokoentzat 220 eurokoa. Interesa dutenek maiatzaren 27ra arte eman dezakete izena Turismo Bulegoan aurrez aurre edo online https://forms.gle/kQFuPMSDEP9iyFWQ7  estekako inprimakia betez. 

Debako Udalak hurrengo lau udako denboraldietarako hondartzako toldoen esleipen-prozesua jarri du martxan. 2026ko zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 13ra izango da. Zerbitzu honek herritarrei toldo bat eta bi aulki erabiltzeko  aukera emango die, eta esleipena zozketa publiko bidez egingo da, gardentasuna eta bidezko tratua bermatuz.

Interesdunek maiatzaren 27ra arte dute izena emateko epea, Turismo Bulegoan aurrez aurre edo online, honako inprimakia betez: https://forms.gle/kQFuPMSDEP9iyFWQ7. Toldoak 18 urtetik gorako edo adingabe emantzipatuak diren Europar Batasuneko bizilagunek eskatu ahal izango dituzte, eta pertsona eta etxebizitza bakoitzeko izena emateko aukera bakarra onartuko da.

Zozketa ekainaren 3an egingo da, 09:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan, aplikazio informatiko baten bidez; akats teknikorik egonez gero, eskuz egingo da. Emaitzak egun berean argitaratuko dira Udalaren webgunean eta udaletxeko taulan. Ekainaren 10etik aurrera, toldo libreak ordezkoen zerrenden arabera esleituko dira.

Lehen ilararako alokairuaren prezioa 245 €koa izango da eta bigarren ilararako 220 €koa, egokitutako aukera barne. Aurten berrikuntza gisa, izena ematerakoan 100 €ko fidantza ordaindu beharko da, azken prezioetik deskontatuko dena. Ordainketa ekainaren 9a baino lehen egin behar da, Kutxabankera transferentzia eginda (ES44 2095 0043 1091 2555 3561 3561). Epean ordainketa egin ezean, fidantza eta toldoa jasotzeko eskubidea galduko da. Esleipendun izan ez den eskatzaileei fidantza ekainaren lehen hamabostaldian itzuliko zaie.

Hamar toldo gordetzen dira desgaitasuna duten pertsonentzat, eta hauek ez dute zozketan parte hartuko. Beharrezkoa da mugikortasun murriztua eta, adingabeen kasuan, legezko tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.

Toldoen esleipenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 678 396 zenbakira edo idatzi debahondartzazerbitzua@gmail.com helbidera.