32. UDAKO MUSIKALDIA

2015ko abuztuaren 20a32. UDAKO MUSIKALDIA

Ostegun honetan emango zaio hasiera 32. Udako Musikaldiari. Urtero bezala, abuztuko ostegunetan mota ezberdinetako kontzertuez gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizan.

Bihar, abuztuaren 6an, 32. Udako Musikaldiko lehen kontzertua ospatuko da Debako Santa Maria Elizan. Landarbaso abesbatza eta Gerardo Rifon organista izango ditugu Musikaldiari hasiera emateko, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean. Hurrengoa, hilaren 13an, Olatz Ruiz de Gordejuela biolinista debarrak eta Luis Arias pianista madrildarrak eskainiko digute. Abuztuaren 20an Ensemble Diatessaron taldea egongo da; eta azkenik, 27an Joaquín Asiain tenorea eta Wolfgang Walter pianistak emango diote bukaera Debako 32. Udako Musikaldi honi. Lehen organo kontzertua Elizan bertan izango da eta gainontzeko hirurak; berriz, Klaustroan.

Programak egunean bertan banatuko dira Eliza atarian; aurretik ikusi nahi duenarentzat egin dezala klik hemen.