50. Kale Margo Sariketan aurkeztutako lanak Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira ikusgai astebetez

2019ko irailaren 15a50. Kale Margo Sariketan aurkeztutako lanak Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira ikusgai astebetez

Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu genuen atzo Debako Kale Margo Sariketa. 50. edizio honetan 28 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 8 izan ziren sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai udaletxeko pleno aretoan, irailaren 16tik 22ra, hain zuzen.