Zazpi herrialdetako 10 film labur lehiatuko dira Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiko Sail Ofizialean

2019ko maiatzaren 22aZazpi herrialdetako 10 film labur lehiatuko dira Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiko Sail Ofizialean

Badator Animadeba jaialdiaren 11. edizioa. Izaera berritua eta inoizko proiekzio handienarekin, uda garaian ospatuko da aurten estreinakoz, ekainaren 19tik 23ra.

Zazpi herrialdetako 10 fim laburrak lehiatuko dira Debako Udalak bultzatutako Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren Sail Ofizialean, eta beste hainbeste film labur Zuzendari Berriak EHU/UPV sailean. Euskal Herriko animazio ekitaldi urtetsuena, hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean, mostra izateari utzi eta nazioarteko jaialdi bihurtu dena, ekainaren 19tik 23ra bitartean ospatuko da, Deban.  

Sail Ofizialean parte hartuko duten izenburuak hurrengoak dira: Lauren Greenfield: How Capitalism Exploits Insecurities (Lena Greene, AEB); A bus (Wen yu Li, Txina); Cómo y porqué se ha esfumado Don José (Moshe Ben-Avraham, Israel); New York After Rain (Haisi Hu, AEB); Le Mans 1955 (Quentin Baillieux, Frantzia); The Bird & the Whale (Carol Freeman, Irlanda); Flut (Malte Stein, Alemania); Soy una tumba (Khris Cembe, Espainia); 32-Rbit (Victor Orozco Ramírez, Alemania) eta Muedra (César Díaz Meléndez, Espainia).

Bestalde, Zuzendari Berriak EHU/ UPV sailean lehiatuko diren filmak ondorengoak dira: Them People (Nausheen Javed, Alemania); It's wet! (Alexis Godard, Nan Huang, Frantzia);  Your Future (Petra Stipetic, Maren Wiese, Frantzia); John don't know nothin (Conor Kehelly, Erresuma Batua); The incredible Wardrobegadget of Dr. Stein (Gabriela Plačková, Txekiar Errepublika); Las del diente (Ana Pérez López, AEB); Fuse (Shadi Adib, Alemania); Not Yet, (Tímea Laura Varga, Hungaria); No gravity (colectivo, Frantzia) eta Stuck in the middle (colectivo, Frantzia).

Aitor Oñederra Animadeba Zinemaldiko zuzendariaren esanetan, "Nazioarteko lehiaketa bihurtu den edizio honetako film laburren hautaketarekin oso pozik gaude, baita hunkituta ere; Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak nahiz Panorama sailetan, originaltasun eta ahalmen sortzaile maila handia ikus daiteke. Film labur bakoitza proposamen ezberdin bat da, animazio teknika desberdinei eta edukiari dagokionez. Gure helburua animazio generoan ikusten ohi ez diren alderdiak dituzten filmak ikusleei gerturatzea da.
 
Kultura desberdinetako zuzendariak biltzea atsegin handikoa izango da; beraien artean elkar ezagutuko dira, ideiak eta lan prozesuak partekatuko dituzte… beraien egonaldian herriaz disfrutatzea eta Zinemaldiko ekintzekin gozatzea da Animadebaren lan-taldearentzat garrantzi handiena duena".  
 
Sekzio Ofizialean hautatuak izan diren 10 proposamenek 500 euroko saria jasoko dute lehiaketan hautatuak izanagatik. Halaber, aukeratutako film labur guztiek jaso ahal izango dituzte jaialdiko sari ofizialak: Film Laburrik onena -garaikurrarekin saritua-, Gidoirik onena -garaikurrarekin saritua- eta Ikuslearen Saria -diplomarekin saritua-. Bestalde, Zuzendari Berriak sekzioan sari bakarra egongo da, 300 eurokoa, eta EHUk emango duena.

Fermin Muguruza eta Raul de la Fuentek beraien film luzeak aurkeztuko dituzte Panorama sailean  

Animadeba Zinemaldiaren aurreko edizioetan esku hartu duten zinema munduko pertsona ospetsuen ibilibidearekin jarraituz, musikagile, musikari eta zinemagile den Fermin Muguruzak, Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioko Zinemira sailean parte hartu zuen Black is Beltza film luzea aurkeztuko du Panorama sailean. Bestalde, Raul de la Fuente, Cannes-eko Zinemaldiaren 71. edizioan jaialdietako jarduera bikaina hasi eta Goya eta Europar Zinearen sarien garaile izan denaren Un día más con vida filma ikusteko aukera egongo da. Biek gainera, Peter Lord-ek nagusitzen dituen Emile Awards Europar Animazio Sarien sei hautagaitza lortu zituzten.
 
Azkenik, Malagako Zinemaldiaren 23. edizioaren soinu banda onenaren saria lortu zuen Salvador Simo Busomen Buñuel en el laberinto de las tortugas lana proiektatuko da ziklo honetan.

Iturria: Animadeba