ABAO operako datozen emanaldietarako sarrerak eskuragarri
2026ko uztailaren 16aUrriaren 20an La traviata eta azaroaren 24an Il barbiere di Siviglia operak ikusteko interesa dutenek, dagoeneko eskuratu ditzakete sarrerak Debako Turismo Bulegoan.
ABAO operaren 2026ko denboraldia aurrera doa, eta oraindik badago aukera urriko eta azaroko emanaldi nagusietarako sarrerak eskuratzeko. Interesunek Debako Turismo Bulegoan dituzte eskuragarri:
La Traviata | Urriak 20 | 19:30 | 67 €, 88 €, 97 € edo 108 €
Il barbiere di Siviglia | Azaroak 24 | 19:30 | 67 €, 88 €, 97 € edo 108 €
Sarreraren prezioan Bilbora joan-etorria egiteko autobus zerbitzua sartzen da, baldin eta gutxieneko taldea osatzen bada. Taldea osatu ezean, zerbitzua bertan behera geratuko da eta autobusaren kostua sarreraren preziotik deskontatuko da.
Debarrek dagoeneko eskuragarri dituzte sarrerak Debako Turismo Bulegoan. Debatik kanpokoek, berriz, abuztuaren 3tik aurrera erosi ahal izango dituzte.
Informazio gehiagorako Debako Turismo Bulegoarekin jarri harremanetan.