ABAO operako maiatzeko emanaldirako sarrerak eskuragarri

2026ko maiatzaren 7aABAO operako maiatzeko emanaldirako sarrerak eskuragarri

Andrea Chénier opera emanaldia izango da maiatzaren 26an, asteartean. Interesa dutenek, sarrerak eskuragarri dituzte Debako Turismo Bulegoan.

ABAO Bilbao Opera-ren 2025- 2026ko denboraldiak aurrera jarraitzen du, eta oraingoan aukera izango da Umberto Giordano-ren Andrea Chénier opera entzuteko. Frantziako Iraultzaren garaian kokatutako istorio hunkigarri honek André Chénier poetaren eta Maddalena de Coigny aristokrataren arteko maitasun tragikoa kontatzen du.

Interesdunek Debako Turismo Bulegoan dituzte eskuragarri sarrerak:

  • Andrea Chénier | Maiatzak 26 | 19:30 | 65 €, 86 €, 95 € edo 105 €

  • Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo)

Sarreraren prezioan Bilbora joan-etorria egiteko autobus zerbitzua sartzen da, baldin eta gutxieneko taldea osatzen bada. Taldea osatu ezean, zerbitzua bertan behera geratuko da.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Debako Turismo Bulegoarekin.