ABAOko emanaldietarako prezio bereziak, Aitzuri abesbatzaren ekimen bati esker

2018ko urriaren 11aABAOko emanaldietarako prezio bereziak, Aitzuri abesbatzaren ekimen bati esker

Aitzuri abesbatzak proposatuta, ABAO-k udalentzat duen eskaintzan sartuko da Debako Udala, eta debarrok 2018-2019 denboraldiko zenbait ikuskizunetarako sarrerak prezio berezietan (59€tan) erosi ahal izango ditugu.

La Bohème urriaren 29an, Fidelio abenduaren 3an, 28an, I Lombardi urtarrilaren 28 , Semiramide otsailaren 25ean eta Pescadores de Perlas maiatzaren 27an. Era berean, martxoaren 20ko Jessica Prat-en emanaldirako sarrerak 20€tik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Zalantzaren bat argitzeko deitu 607940349 telefonora.

Sarrerak eskuratu nahi izanez gero deitu ABAOra: 944355100-682453125 edo idatzi admonc@abao.org helbide elektronikora.