Abian da 'Beldur Barik 2021' lehiaketa

2021ko urriaren 8aAbian da 'Beldur Barik 2021' lehiaketa

Azaroaren 5a arteko epea izango dute Beldur Barik 2021 lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren ikus-entzunezko lanak bidaltzeko. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez gazte hauek desberdintasun egoeren aurrean nola erantzuten duten eta indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin aurre nola egiten dieten erakustea da.

3 kategoria bereizten dira: lehenengoa 12-13 urtekoena, bigarrena 14-18 urte artekoena eta hirugarrena 19-26 urte artekoena. Debako tokiko oinarriak argitaratuta daude jada, eta parte hartu nahi dutenek formularioa bete besterik ez dute. Kategoria bakoitzeko lan onenari 100€-ko saria emango zaio, azaroaren 26an egingo den sari banaketan.