Abian da “Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketaren X. edizioa
2026ko urtarrilaren 26aDebako Udalak eta Cárdenas Fundazioak antolatuta, lehiaketak euskarazko eta gaztelaniazko kontakizun laburrak sarituko ditu, betiere Deba udalerriarekin lotura dutenak. Lanak martxoaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira Debako Turismo Bulegoan edo posta elektronikozturismoa@deba.eus helbidera bidalita.
Abian da “Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketaren X. edizioa. Debako Udalak eta Cárdenas Fundazioak bultzatutako kultur lehiaketa honek Debari buruzko testu labur bat idaztea proposatzen du, bere historiari, inguruneari edo udalerriarekin lotutako edozein alderdiri buruzkoa.
Nahi duten guztiek parte har dezakete, adin- eta bizileku-mugarik gabe. Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: bata euskaraz, eta bestea gaztelaniaz.
Lanek oroginalak eta argitaratugabeak izan beharko dute eta ezingo dituzte 100 hitz baino gehiago izan, izenburua kontuan hartu gabe. Paperean edo formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, izengoitiarekin. Kontakizunaz gain, beharrezkoa izango da gutun-azal edo artxibo gehigarri bat sartzea, datu pertsonalekin: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta, izatekotan, baita posta elektronikoa ere.
Lanak martxoaren 15eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Debako turismo bulegoan edo turismoa@deba.eus helbidera bidalita.
Hiru sari modalitate bakoitzeko
Modalitate bakoitzeko hiru sari emango dira; 300 euroko lehen saria, 200 euroko bigarren saria eta 150 euroko sari berezi bat saritu ez den tokiko lan onenari.
Epaimahaia Debako Udaleko Kultura zinegotziak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta haren erabakia behin betikoa izango da.
Debako Udalak eta Cárdenas Fundazioak herritarrei lehiaketan parte hartzeko deia egiten diete, Debari buruz duten ikuspegia hitz gutxitan partekatu dezaten, horrela udalerriari balioa ematen dion kultur proposamena sustatzeko.