Abuztuan Debako hondartzetako uren kutsaduraren jatorriaz Osasun Sailaren erantzuna
2020ko urriaren 5aAbuztuaren 17an uraren kalitatea neurtzeko egindako ohiko azterketaren emaitzen ondorioz, bi egunez debekatu behar izan zen bainua Santiago eta Lapariko hondartzetan. Osasun Publikoaren bulegoak jakinarazi zion Udalari enterokokoen kopuru altua zegoela. Debako udalak kutsaduraren jatorriaren inguruko azterketa egitea eta horren berri ematea eskatu zuen.