Abuztuan Debako hondartzetako uren kutsaduraren jatorriaz Osasun Sailaren erantzuna 

2020ko urriaren 5aAbuztuan Debako hondartzetako uren kutsaduraren jatorriaz Osasun Sailaren erantzuna 

Abuztuaren 17an uraren kalitatea neurtzeko egindako ohiko azterketaren emaitzen ondorioz, bi egunez debekatu behar izan zen bainua Santiago eta Lapariko hondartzetan. Osasun Publikoaren bulegoak jakinarazi zion Udalari enterokokoen kopuru altua zegoela. Debako udalak kutsaduraren jatorriaren inguruko azterketa egitea eta horren berri ematea eskatu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak erantzun dio udalari. Bidalitako erantzunean esaten duenez, aspaldiko kutsadura fekal baten ondorio izan daiteke, euri asko egiten duenean hondartzara aldera bideratu daitekeena, baina era berean esaten du, kutsadura atzeman aurreko bi asteetan ez zuela euririk egin. Bestetik, Zumaiako portuko dragatze lanek ere ez zutela eragin esaten du.