Adineko pertsonen itolarriak prebenitzeko dispositibo berria du Debako Eguneko Zentroak
2025ko uztailaren 16aLifeVac izeneko gailua arnasbideak libratzeko sistema bat da eta zentroko erabiltzaileen arreta eta segurtasuna hobetzea du helburu. Ekintza hau Debako Udalak adinekoen bizi kalitatea eta babesa hobetzeko duen konpromisoan urrats bat gehiago da.
Debako Eguneko Zentroak LifeVac izeneko gailu berria jarri du, eztarriko itolarri kasuetan Eguneko Zentroko erabiltzaileen segurtasuna handitzeko. Dispositibo hori eraginkorra da arnasbideak libratzeko, eta Debako Udala adinekoak zaintzeko eta artatzeko estrategian ezartzen ari den neurriekin bat dator.
LifeVac gailua eztarriko itolarria izaten ari den pertsona baten arnasbideak libratzen laguntzeko erabiltzen da. Bere diseinuak ekintza azkar eta eraginkorra ahalbidetzen du, arnasbideetan blokeatzen ari den objektu edo elikagaia xurgatuz.
Horrela, gobernu taldeak adinekoen ongizatea, segurtasuna eta zaintza bermatzeko neurriak bultzatzen jarraitzen du, udal jardunaren ardatz estrategiko gisa. Dispositibo hau Eguneko Zentroan izateak adinekoen arretari eta zaintzari eskainitako konpromisoari erantzuten dio.