AECC Gipuzkoak Debara hurbilduko du asteazken honetan azaleko minbiziaren kanpaina

2018/07/02
Debako hondartzara asteazken honetan, uztailaren 4an, helduko da azaleko minbiziaren aurkako prebentzio-kanpaina; baita hilaren 17an ere. Bertara hurbiltzen den herritar orori azaleko melanina neurtuko diote, eguzki-izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak asteazken honetan eramango du Debako hondartzara azaleko minbiziaren aurkako prebentzio kanpaina. Boluntarioen laguntzarekin, langile kualifikatuak izango dituen unitate mugigarri egokitu batek Gipuzkoako hondartza guztiak eta kostaldekoak ez diren beste udalerri batzuk bisitatuko ditu, eguzki-esposizioarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa emateko.

Horretarako, nahi duten guztiei azaleko melanina neurtuko diete, eguzki izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz. Era berean, eguzkia behar bezala hartzeko neurriak jasotzen ditzuten azalpen-materialak eman, eta azalaren automiaketa egiteko argibideak eskainiko dituzte. Eta nola ez, bertaratutakoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko balioko du ekimenak. Doakoa den jardunaldi honen ordutegia 10:00etatik 13:00era bitartekoa izango da.

Azaleko minbizia da mundu osoan ohikoena eta beste edozein tumore baino bizkorrago ari da ugaritzen. Hala ere, minbizia mota guztien artean, modu errazenean ekidin daitekeena da”, adierazi du Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio arloko arduradunak.

Zabaltzen ari diren alhokuen artean, babesa bi orduz behin edo bainua hartu ondoren berritzea, begiak babestea eguzkitako betaurrekoak edo kapelu hegalzabalak erabilita edo hidratatzea, haurrengan eta adinekoengan arreta berezia jarrita. Lainotuta dagoen egunetan, eguzki-erradiazioa beste egun batzuetakoa bezain handia denean arriskuak bere horretan jarraitzen duela azpimarratuko du beste mezu batek. Hori dela eta, beharrezkoa da geure buruak berdin-berdin babestea, eta batez ere, erradiazio ultramorearen maila handieneko orduetan: eguerdiko 12:00ak eta arratsaldeko 16:00ak artean. Horrez gain, aholkuek nabarmenduko dute beharrezkoa dela aldizka azalaren azterketak egitea edo orban edo orinen kolorean, forman edo neurrian aldaketaren bat gertatzen denean.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, AECC Gipuzkoak, lurraldeko hondartzetan megafonia bidez mezuak igorriko ditu erabiltzaileak eguzki-erradiazioaren arriskuetatik babesteko.

Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa

Bularreko minbizia ere tumore gaizto ohikoenetakoa da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako; eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.

EAEk, 1995az geroztik, Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa (BMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, 50-69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta. 40-49 urte arteko emakumeei ere zuzenduko zaie programa, lehen mailako bularreko minbizi aurrekariak izan badituzte.

Aipatu emakumeei zita postaz bidaliko zaie, uztailaren 2tik 11ra bitartean Onkologikora hurbildu eta bularreko minbizia goiz detektatzeko proba egin dezaten.

"Programaren helburua da bularreko minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea, aipatutako minbiziagatiko hilkortasuna gutxitu eta kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ebaketarik gabeko tratamendu kirurgiko kontserbatzaile gehiago eginez". Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 023 030 telefonora.