Albisteak


Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Debako herritarrak
Etorkizuna Eraikiz kapsula Deban izango da egun osoan

Txikitatik pertsonen arteko berdintasuna lantzeko ekimenak ekainaren 28an
Ekainaren 28a, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna da eta aurten Debako Udalak egunera bertara ekarriko du. Aurten lanketa bereziki gaztetxoekin egingo da. Pertsonen arteko berdintasuna, aniztasuna... oinarrizko balore dituzten haur eta gazteek etorkizuneko Deba hobea egingo baitute.

Uztailaren 1etik abuztuaren 10a bitarteko epean ordaindu behar da zabor-bilketaren zerga
Uztailaren 1etik abuztuaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2022ko 2. hiruilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Olatu arteko txalupa arraroa Plaza Zaharrean
Ines Osinaga musikariaren eta Joseba Sarrionandia idazlearen lanak bateratzen ditu Olatu arteko txalupa arraroa emanaldiak. Ikuskizun musikatua eta poesia errezitaldia. Ekainaren 25ean 22:00etan Plaza Zaharrean ikusteko aukera izango da eta ez da sarrerarik beharko.

Ekainaren 30a arteko epea dago Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordintzeko
2022ko maiatzaren 16tik ekainaren 30a arteko epealdian, biak barne, Ondasun Higiezinen Gaineko zergari (hiri-zerga eta landa-zerga) dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Udako ordutegia hainbat udal zerbitzuetan
Uda sasoiarekin batera, udaleko hainbat zerbitzuk ordutegia aldatu egin dute, ohikoa denez.

Gaurtik aurrera izena eman daiteke Debako Uda Kirola 2022 ikastaroetan
Urtero bezala, aurten ere Debako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2022 jarduera multzoa antolatu du. Urtero bezala surfa, bodyboarda, eta SUPa ikasi ahalko dute bertaratzen direnak, baita iaz lehenengoz egindako Surfskate modalitatea ere. Aurten gainera, Slackline ikastaroa ere antolatu da.

“Herritarren erabaki ahalmenean sinesten dugulako denok elkarrekin erabakiko dugu Zumardian zer egin”
Dagigun partaidetza gunean Zumardiaz herritarrekin gauzatzen ari garen prozesuaren barruan, Europako Next funtsetako diru-laguntza jasotzeko oinarrizko proiektua osatu, eta aurkeztu da. Hil honen hasieran ikusgai egon da, eta hala nahi izan duenak ekarpenak egiteko aukera izan du.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ebaluazio misioa jaso du UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berresteko
Gaurtik, ekainak 14, ekainaren 17ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, dibulgazioan, ikerketa zientifikoan, kontserbazioan eta natura turismoa, hain zuzen ere. Helburua UNESCOren Munduko Geoparke izendapena beste lau urtez berrestea da.

Aurtengo Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatuko da
Lanpostuaren eskaintza lanaldi partzialekoa da eta lan kontratuak 4 hilabeterako iraupena izango du, Irailaren 1ean hasita. Curriculumak eta motibazio gutunak bidaltzeko epemuga ekainak 22 da eta Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.

Debako Gaztelekuak udako ekintzak antolatu ditu
Aurtengo ekainerako eta uztailerako hainbat ekintza antolatu ditu Gaztelekuak. Izena emateko azken eguna Ekainaren 17an izango da.

Jatorrizko kokalekura itzulita egingo da aurten Iturri ondoan
Euskal kultura sustatzea helburu duen Iturri ondoan egitasmoa uztailaren 1etik 29ra egingo da 2022. urtean. Azken bi urteetan osasun egoerak lekuz aldatzea eragin bazuen ere, aurten Plaza Zaharrera, iturri ondora bueltatuko da.

Next funtsetara aurkeztutako oinarrizko proiektua ezagutzeko aukera izan dute herritarrek
Pasa den ostiralean eta larunbatean, ekainaren 3an eta 4an, herritarrentzat informazio gunea antolatu zen udaletxeko arkupetan eta osoko bilkuren aretoan.

Debako Udalak herriko haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroak antolatu ditu
Ikastaro hauek igerian ez dakiten haurrei, urari beldurra diotenei, flotatzeko gaitasunik ez dutenei etab. zuzenduta daude. Izan ere, ohartu gara herrian antolatzen ditugun bestelako udako jardueretan parte hartzeko garaian, eragina duela haurraren igeriketa mailak.

Uda denboraldia pandemia aurreko baldintzetan hasiko da
Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da uda denboraldia. Pandemia aurreko egoerara itzuliko da hori ere. Gilen Garcia alkatearen esanetan, “herritarrak, bertakoak nahiz kanpokoak gogo handiz daude hondartza bezalako gune naturalez gozatzeko, eta hori kontuan izanik Debako Udalak pandemia aurretik zeuden zerbitzu guztiak martxan jarri ditu”. Hondartzako pasealekuan egin beharreko konponketa guztiak amaitzear daude, eta uda denboraldia hasterako, amaituta egotea espero du alkateak.

Segurtasuna handituko duten porteria berriak jarri dira kiroldegian
Iraulketaren kontrako sistema homologatu berria duten porteriak jarri berri dira udal kiroldegian. Poste obalatuak dituzte, istripuak ekiditeko. Gaur egun indarrean dagoen araudia betetzen dute, eta kiroldegiko erabiltzaile zein eskola-kiroleko parte-hartzaileen segurtasuna hobetuko dute.

Banatu dira aurtengo We Make Debabarrena! STEAM Erronkako sariak
Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan eta pasadan ostiralean, hilak 3, sari banaketa ekitaldia egin genuen Izarra Centren. Bertan egon ziren erronkan parte hartutako ikastetxeak eta saria banatu zuten: Juan Carlos Abascalek, Ermuko alkatea, Gilen Garciak, Debako alkatea eta Debegesako presidentea eta Nagore Ruiz de Escuderok, epaimahaikidea. Ekitaldia Eleder Magoak gidatu zuen eta sariak banatzen ziren bitartean zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trukoak egin zituen.

'Gozatuz' aisialdia euskaraz gozatzeko ekimenaren ikasturte honetako emaitzak ikusgai datozen egunetan
Udalak aisialdia euskaraz gozatzeko jarduerak eskaintzen ditu ikasturtean zehar, 'Gozatuz' ekimenaren barruan. 2021-2022 ikasturtea amaitu berri dute, eta egindako lanetako batzuk erakutsiko dituzte. Esaterako, gaztetxoen antzerkiko ikasleek, eta pintura, argazkilaritza, egur taila eta zeramikako ikasleek.

Debako Luzaro eskolako ikasleak hondartzako hondakinak jasotzen aritu dira
Astelehenean, maiatzak 30, Debako Luzaro eskolako HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak 'Ur (h)ondoa garden' ekimenaren barruan hondartzako hondakinak jasotzen aritu ziren. Mailaka sailkatuta, Udalak banatutako zorroetan jaso zituzten asteburuan jendeak hondartzan utzitako hondakinak.

Deba eta Mutriku lotzen dituen itsasadarreko zubia birgaitu da
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak, Javier Leon obra zuzendariak, Gilen Garcia Debako alkateak eta Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak prentsaurrekoa egin dute Debako itsasadarreko zubia birgaitzeko lanen xehetasunen berri emateko. Zubiak Deba eta Mutriku lotzen ditu berriro, 2018ko uztailean zubiaren egonkortasuna arriskuan jarri zuen kolapso partzialaren ondoren.

Eskolako Agenda 30eko udalbatzarra egin da Deban
Urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin dute aurten ere ikasleek. Aurtengoa, pasa den urtetakoa ez bezala, presentziala izan da. Udalak, ikasleen eskaerei eta proposamenei erantzun die. Aurtengo ikasturtean Lehorreko Bizitza gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 30 programan. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeak Debako Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza du.

'Mujeres en construcción'
Debako Bizikidetza Batzordeak antolatuta 'Mujeres en construcción' dokumentala emango da ekainaren 8an, 19:00etan, Kultur Elkartean.

Dagigun partaidetza gunearen informazio gunea ekainaren 3an eta 4an
Urrats berria egingo da ekainaren 3an eta 4an Dagigun partaidetza prozesuan. Zumardiari buruzko prozesuarekin abiatu zen gunea, eta lehen emaitza ere eman du. Herritarrek Zumardiko espazioaren inguruan egindako ekarpenak jaso ondoren, Europako Next funtsetara proiektu bat aurkeztu du Debako Udalak partaidetza batzordearen bitartez.

'Ur (h)ondoa garden' ekimenaren barruan Debako ur-eremuak garbitzeko lanketa egingo da udan
Debako ur-eremuetan dauden hondakinen inguruko sentsibilizazio lana egiteko hainbat ekimen sustatuko ditu Debako Udalak uda sasoian. Gaur egun, itsasoan, eta gure kasuan Deban, euskal balea biziko balitz, plastikoa jango luke. Hortik abiatuta egingo du Debako Udalak herriko hainbat eragileren lankidetzarekin 'Ur (h)ondoa garden' kanpaina. Hiru ur-gune desberdindu dira: Itsasoa, ibaia (itsasadarra), eta hondartza.

Artzabalgo espaloia egiteko prozedurari hasiera eman dio Debako udalbatzak
Maiatzaren 26an egin duen ohiko osoko bilkuran, Debako udalbatzak aho batez onartu du N-634 errepidearen ondoan, Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean, espaloia egiteko proiektua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debako Udalaren arteko hitzarmena.

Deba-Mutriku oinezkoen zubia gaur arratsaldetik aurrera erabilgarri egongo da
Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, gaur, maiatzak 26, arratsaldeko azken orduan zabalduko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez.

2022ko San Roke jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egin du Debako Udalak
Edonork parte har dezake, beti ere lan originalekin. Ekainaren 15eko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira lanak udaletxeko harrera bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

Debako Udal Musika eta Dantza Eskolako izen-ematea zabalik dago
Ekainaren 17ra arte eman daiteke izena Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan 2022-2023 ikasturterako. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostegunera 14:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 15:00etara.

Debako Antzerki astea maiatzaren 20tik 29ra egingo da aurten
Maiatzaren 20tik 29ra, bi astez, antzerkiz beteko ditu herriko kaleak Deban antolatutako jaialdiak. Urteak daramatza Goaz Antzerki Taldeak antzerki amateurraren jaialdi hau antolatzen, aurtengoa 35. edizioa izango baita. Debako Udalaren laguntza jaso du ekimenak.

Itzalpeko emakumeak argitara ekartzeko erakusketa zabaldu da gaur Deban
Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omentzea helburu duen 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa ibiltaria zabaldu da gaur, maiatzak 19, Deban. Tartean dago Tene Mujika debarra ere. Ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Santa Maria elizako kalostran. Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, igande eta jai egunetan 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak egingo dira ekainaren 11n, 18an eta 25ean, 12:00etatik 13:00etara. Horietan izena eman behar da Udaletxeko harreran edo Turismo bulegoan.