Aho batez onartu da Udalaren eta Itziarko auzo udalaren eskumen-araubidea arautzen duen hitzarmena

2020ko abenduaren 18aAho batez onartu da Udalaren eta Itziarko auzo udalaren eskumen-araubidea arautzen duen hitzarmena

Debako udalaren eta Itziarko auzo udalaren arteko eskumen-araubidea arautzen duen administrazio-hitzarmenari lehen onarpena eman dio Debako udalbatzak, aho batez, hilaren 17an egindako osoko bilkuran, joan den asteazkenean Itziarko Auzo Udalak egin zuen bezalaxe.