Aire zabaleko XXXIII. Haur Margo Lehiaketak Debako kaleak kolorez beteko ditu datorren larunbatean maiatzak 16
2026ko maiatzaren 12aLaminak 09:30etik aurrera banatuko dira udaletxe azpian eta eguerdiko 12:30ak arte ahalko dira entregatu udaletxe azpian. Sari banaketa 17:00etan izango da Kultur Elkartean
Datorren larunbatean, maiatzak 16, Debak aire zabaleko XXXIII. Haur Margo Lehiaketa jasoko du. Ekitaldia Haitz Haundi elkarteak antolatu du, Debako Udalaren, Kultur Elkartearen eta Zubi guraso elkartearen lankidetzarekin.
Lehiaketa Deban bizi diren edo bertako ikastetxeren batean ikasten duten 1 eta 16 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartzaileek laminak jaso ahalko dituzte 9:30etatik aurrera eta 12:30ak baino lehen entregatu beharko dituzte, udaletxeko arkupean. Arratsaldeko 17:00etan, sari banaketa ospatuko da Kultur Elkarteko areto nagusian.
Lehiaketa lau adin-kategoriatan banatuko da (1-5, 6-9, 10-12 eta 13-16 urte), eta lanak banaka eta aire zabalean egin beharko dira. Ezinbestekoa izango da antolakuntzak egun berean banatuko dituen laminak erabiltzea, eta aurkeztutako lanak epaimahaik baloratuko ditu. Aurrez prestatutakoak ez dira onartuko.
Urtero ospatzen den ekimen honek haurrei sormena lantzeko aukera eskaintzen die, eta, aldi berean, Debako kale eta naturguneak ikuspegi artistiko eta parte-hartzaile batetik bizitzera gonbidatzen ditu. Udalak dei egiten die haurrei irudimena eta kolorea protagonista izango diren egun honetan parte hartzera.