Aktibazio saioak egingo dira Euskaraldia prestatzeko

2019ko abenduaren 11aAktibazio saioak egingo dira Euskaraldia prestatzeko

Euskaraldiaren edizio berrirako lanean hasteko ordua heldu dela jakinarazi du Debako Euskaraldiko talde motorrak eta horretarako herri batzordea aktibatzea ezinbestekoa dela gaineratu du. Kike Amonarrizek joan den ostiralean emandako hitzaldian esan bezala, “herritarrok egingo dugu (erakundeen laguntzarekin, hori bai) edo ez dugu egingo”.