Aldaketak edukiontzien kokalekuan, Gudarien plazako obrak direla eta

2025ko urriaren 1aAldaketak edukiontzien kokalekuan, Gudarien plazako obrak direla eta

Gudarien Plazan egiten ari diren lanak direla eta, hondakin-edukiontzi batzuen kokapena aldi baterako berrantolatu dela jakinarazi die Debako Udalak herritarrei.

Jarraian zehazten dira aldaketa horiek: 

  • Plastikoa eta papera

Geltoki zaharreko aparkalekuan zeuden edukiontziak Gudarien Plazara eraman dituzte aldi baterako.

  • Organikoa, errefusa eta beira

Edukiontzi horiek ohiko kokalekuan jarraitzen dute, geltoki zaharrean.

  • Hondakin arriskutsuak

Etxeko hondakin arriskutsuentzako edukiontzia, hala nola aerosolak, tresna elektriko txikiak edo pintura, hondartzako sarreran dago eskuragarri.

  • Kafe kapsulak

Kafe-kapsulentzako edukiontzia pasealeku estaliaren atzean jarri da.

Udalak ulermena eskatu die herritarrei aldaketa horien aurrean eta udalerri garbi eta jasangarria mantentzeko behar bezala birziklatzearen garrantzia gogorarazi die.