Amaikak-Bat Txirrindularitza Sariaren 34. edizioa ospatuko da igandean Deban
2026ko martxoaren 25aLehiaketak honek Deba zein inguruko herrialdeak zeharkatuko ditu 40 kilometro baino gehiagoko ibilbidean. Lasterketak ibilgailuen zirkulazioari eragingo dio hirigunean eta hainbat garajeetarako sarbideetan
Datorren igandean, martxoak 29, kadete mailako Deba Txirrindularitza Sariaren 34. edizioa ospatuko da Deban. Proba hau, Amaikak-Bat kirol elkarteak antolatu eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak babestuta, kadete mailako lehen eta bigarren urteko txirrindulariei zuzenduta dago eta guztira 43 kilometroko ibilbidea izango du Deba eta inguruko herriak zeharkatuz.
Irteera 10:45ean izango da Buru-Zuri taberna parean. Lehen txirrindulariak 12:05 ean helmugaratzea aurreikusten da, batez besteko abiaduraren arabera. Sari banaketa 12:30-13:00 aldera izango da Foruen plazan, euria eginez gero udaletxeko arkupetara lekualdatuko da.
Lasterketa Mendaro, Alzola, San Antolin, Elgoibar, Mutriku, Ondarroa eta Saturraran ingurutik igaroko da. Ibilbide osoan zehar lasterketa behin baino gehiagotan pasatuko da Debatik.
Proba dela eta, hainbat trafiko eten egongo dira goizean:
Goizeko 10:45etik 12:05era bitartean trafikoan eragin puntualak izango dira, bereziki irteera eta helmugaren inguruan, eta une horietan ezingo da sartu ezta irten ere Hondartza kaleko garajeetatik, antolakuntzakok bertan egongo dira. Halaber, Hondartza kalean, helmuga inguruan, aparkalekuak kenduta egongo dira helmuga bertan kokatuko delako.Eta lasterketa guneak libre egon arte ezingo dira Plaza Berrian terrazak jarri. Probaren aurretik eta ondoren, gainera, antolakuntzako ibilgailuak oinezkoen gunean egongo dira.