Anima Deba 2014
2014ko abenduaren 22aAurten ere Animadeba 2014 Debako VII. Animazio Zinemaldia ospatuko dugu abenduaren 26tik 30era. Juanba Berasategi animazio zuzendariak emango dio hasiera zinemaldiari abenduaren 26an. Helduentzako nahiz umeentzako filmak izango dira ikusgai, besteak beste, El Viento Se Levanta Hayao Miyazaki japoniarrarena eta Hair High Bill Plympton Estatu Batuarrarena. Laburmetraia emanaldiari dagokionez, Nontzefilmak 2014 eta Kimuak 2014ko animazio lanak proiektatuko dira. Baina zineaz gain, Imanol Luñoren magia emanaldia eta Doctor Deseoren kontzertu akustikoa izango dira ikusgai.