Animadeban lanak aurkezteko izen-ematea zabaldu da

2022/03/04
Irailaren 7tik 10era egingo da Animadeba Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdia Deban. Hamabosgarrena izango da aurtengoa. Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea, Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko direnak.

Filmfreeway plataformaren bitartez eman behar da izena. 

Aurkezten diren lanen artean hamar aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. 2021. urteko Animadebara mundu osoko 98 herrialdetako 1.502 film aurkeztu ziren, eta horietatik hogei film hautatu zituzten antolatzaileek lehiaketako bi sailetan parte hartzeko.